2004ko ekainean taldeak Glastonburyko Jaialdian ere jo zuen. Jaialdiaren ondoren, taldekideek ekitaldi hura “geure bizitako kontzertu onena” gisa deskribatu zuten. Dominic Howard bateriajolearen aita, William Howard, bere semearen taldea ikusteko jaialdi hartara bertaratu eta amaitu bezain azkar bihotzeko baten ondorioz hil zen. Bellamyren hitzetan “Eszenatokitik kanpo izan dugun gertakizun ikaragarriena izan zen”. “Kontzertua bukatu eta bere aita hil izana ia subrealista izan zen. Sinestezina. Aste oso batez Howardi babesa ematen saiatuko ginen. Behinik-behin bere aitak gure ekitaldi onenean ikusi izanak kontsolatu zuen”. Muse taldeak birarekin jarraitu zuen. MTV Europako sariak irabazi zituzten, “Artista Alternatibo Onena” eta “Zuzeneko Ekitaldi Onenaren” Q Saria barne. Muse taldeak Brit Sarietako “Britainiar Zuzeneko Ekitaldi Onenaren” saileko saria ere bereganatu zuten. 2005ko uztailean Muse taldeak Parisen Live 8 kontzertuan parte hartu zuen.
2004ko ekainean taldeak Glastonburyko Jaialdian ere jo zuen
Written by
in