Taldea 2004 urtean sortu zen

Written by

in

Taldea 2004 urtean sortu zen, Brightonen ( Ingalaterra ). Une hartan, The Kooks-eko partaideetako batzuk Brighton-eko Musika Modernoren Institutuan ikasten ari ziren eta han ezagutu zuten elkar. Taldearen izena David Bowieren ” Kook ” izeneko kanta batetik hartu zuten. The Kooksek eragin nabaria jaso du beste taldeetatik, besteak beste, The Police , Neil Young , The Rolling Stones eta, nagusiki, The Beatles taldetik. Taldea bezala jo zuten lehenengo abestia “Reptilia” izan zen. Historikoki talde honek beste musikariekin harreman nahiko txarrak izan ditu, besteak beste, Razorlight eta Arctic Monkeys taldeekin.