Lehendabiziko grabaketak 1980 ko udaberrian izan ziren, Wild in the

Written by

in

Lehendabiziko grabaketak 1980 ko udaberrian izan ziren, Wild in the Streets kantaren jatorrizko bertsioa barne, Posh Boy zigiluko lehen Rodney on the ROQ bilduman agertu zena. Urte horretako uztailean, lehen estudioko albuma grabatu zuten, Group Sex , 1980ko urrian Frontier Records zigiluak kaleratu zena; haren hamalau kantek hamabost minutu eta berrogeita lau segundo besterik ez zirauten. Diskoan Morrisek Black Flag -en zebilela idatzitako hainbat kanta ageri ziren. Urte horretan bertan, Penelope Spheerisen The Decline of Western Civilization dokumental ean betikotutako kaliforniar punk taldeetako bat izan ziren: Group Sex eko bost kantaren zuzeneko bertsioak agertu ziren filmaren soinu bandan.