Jardunik gabeko aldi luzea 1994 an amaitu zen, Wonderful en

Written by

in

Jardunik gabeko aldi luzea 1994 an amaitu zen, Wonderful en garaietako taldekideak berriro elkartu zirenean eta Mercury Records ekin zigilu nagusi batekiko akordio bat izenpetu zutenean, erabaki horrek negozio arazo batzuk izan zituen arren: Hetson Bad Religion ekin zebilen artean, Atlantic Records ekin epe luzerako kontratua izenpetuta zeukaten, eta Schloss, berriz, Interscope Records ekin kontratatutako talde bateko kide izan zen. Arazo horiek konpondutakoan, estudioko azken albuma grabatu zuten, Oddities, Abnomalities and Curiosities , 1995eko ekainaren 20an argitaratua. Albumeko kanta batean, Soft Boys taldearen I Wanna Destroy You kantaren bertsio bat, Debbie Gibson pop kantari/konpositorearen koruak agertzen ziren, taldeak erabiltzen zuen ekoizle berarekin bakarkako disko bat amaitu berri zuena. Geroago, Gibsonek ezusteko agerpena egin zuen Circle Jerks ek CBGB punk areto nagusi-nagusian egin zuen emanaldian, haiekin I Wanna Destroy You jotzean. Halako arreta mediatikoa izan arren, taldea bat-batean desegin zien diskoaren ondoko bira baterako hiru aste falta zirela. Haustura ez zen guztiz iraunkorra izan, taldeak noizean behin jo baitzuten 1990eko hamarkada ren amaieran, baina Clarkek musika betirako utzi zuen. Rogerson jatorrizko baxu-jotzailea 1996 an hil zen droga-gaindosi baten ondorioz. 41 urte zituen.