Bellamy eta Howarden taldearen lehenbiziko izena Gothic Plague (“Izurri Gotikoa”). Fixed Penalty (“Zigor Finkatua”) izenera aldatu zuten, eta ondoren Rocket Baby Dolls izenera (“Suziri Panpin Kumeak”). 1994an Dolls Rocket Baby izenpean eta goth / glam estiloko irudiz bertako beste musika taldeekin eskualde edo udalerriko lehiaketan lehiatu zen. Taldeak bere jardunean bere musika ekipoa suntsituz lehiaketa irabazi zuen. “Protesta bat izango zela suposatu zen, aldarrikapena”, esan zuen Bellamyk, “hortaz, irabazi genuenean, erabateko ezustekoa izan zen, izugarria. Hortik aurrera, geure burua serioago hartzen hasi ginen”. Lehiaketa hori jazo eta gutxira, hiru taldekieek unibertsitateaz ahaztu, heuren lanak laga, taldeari Muse izena ipini (1994-1995), eta Teignmouth udalerritik aldegitea erabaki zuten.
Bellamy eta Howarden taldearen lehenbiziko izena Gothic Plague
Written by
in