Albumaren izenburua, Rated R , EE.BBetako izendapen batetik dator. Izendapen hau ekoizpen baten edukia adin txikikoentzat egokia ez denean erabiltzen dute. Los Angeleseko Sound City estudioetan grabatu zen, hamasei pista zituen makina analogiko birekin. Estudio hauek ezagunak ziren Homme-en taldearentzat, bertan grabatu bait zuten Kyuss taldearekin. Rated R Josh eta Chris Gossek ekoiztu zuten eta Trina Shoemakerek zuzendu. Interscope Records sigiluak atera zuen albuma 2000.eko ekainak 6an , albumean hainbat artistek parte hartzen dute: Rob Halford , Judas Priesteko abeslaria; Gene Trautman, Desert Sessionseko bateriajolea; Dave Catching, Chriss Goss berak ahalik eta instrumentu gehien jotzen eta Mark Lanegan , Screaming Trees-eko abeslariak.
Albumaren izenburua, Rated R , EE.BBetako izendapen batetik dator
Written by
in