2005 eko apirilean, In the Arms of God kaleratu zuten, kritikak biziki txalotu zuena. Aurrekoak baino arrakasta askoz handiagoa izan zuen, 108. postuan debutatu baitzuen Billboard 200 ean eta baita Heatseekers zerrendan ere, irrati bakar batek ere jo gabe lortu ere. Stonebreaker kantaren bideoklipa egin eta MTV2 ko Headbanger’s Ball berpiztu berrian aireratu zuten. Taldeak urte osoa Estatu Batuetan eta Kanada n zehar eman zuen. Motörhead eta Disturbed taldeen kortzertuak ireki zituzten eta kontzertuetako talde nagusiak izan ziren halaber, Crowbar , Fu Manchu , Alabama Thunderpussy eta Danko Jones ekin. 2005eko irail-urrian Europan zehar bira bat egitekoa, zen baina ondoren bertan behera geratu zen, Katrina urakanak Keenanen jaioterria, New Orleans , suntsitu ondoren. 2006 ko urtarrilean hasi zen Erresuma Batuko bira bat Clutch ekin batera.
2005 eko apirilean, In the Arms of God kaleratu zuten, kritikak
Written by
in