1990eko hamarkadaren hasieran Muse taldeko kideak Devon konderriko

Written by

in

1990eko hamarkadaren hasieran Muse taldeko kideak Devon konderriko hegoaldeko kostaldean dagoen Teignmouth udalerriko Teignmouth Community College institutuko ikasleak zirela bakoitzak bertako musika talde banatan jo izan zuten, Muse taldearen sorrera Matthew Bellamy musikariak Dominic Howarden talderako gitarrista izateko froga egin eta onartu zutenean hasi zen. Ondoren, Chris Wolstenholmeri – une hartan bateria -jotzailea zen – talde hartako kide izan zedin baxu elektrikoa jotzen ikas zezan eskatu zioten, Wolstenholme ados agertu eta bateria ikastaroak jaso zituen, bitartean Bellamy taldearen abeslari eta konposatzailea bilakatu zen. Bellamyk beste musika taldeen cover edo bertsioak moldatu beharrean bere abestuak sortu eta idazteko asmoa iradoki zuenean Gothic Plague musika taldeko jatorrizko kideek taldea utzi zuten.