1979an, Steven Steve Kent (gitarra), Michael Fitzsimons (‘Micky Fitz’, ahotsa), Nicholas Nick Cunningham (bateria) eta Martin Smith (baxua) eskolakideek taldea sortu zuten. 1980ko otsailean, lehen kontzertua lagunen aurrean jo zuten, eta Lol Pryor manager hartu ondoren, emanaldiak egiten sarriago hasi ziren. Lehen argitalpena Out in the Cold kanta izan zen, A Sudden Surge of Sound bilduma albumean. Lehen Oi! kontzertua 1981ean jo zuten, The 4-Skins laguntzen eta lotura estua izan zuten Oi! giroarekin. Mugimendu hori eskuin muturreko eta arrazista tzat jo zen arren (nahiz eta hainbat taldek Rock Against Racism eko kontzertuetan jo), The Business ek estremismo politikoaren aurkako jarrera hartu zuen Oi Against Racism and Political Extremism…But Still Against The System (“Oi! arrazismoaren eta politikako muturreko jarreraren aurka… baina beti ere sistemaren aurka”) beren birarekin. Ultraeskuindarrengandik aparte egon arren, komunistak ere kritikatu zituzten Suburban Rebels bezalako kantetan.
1979an, Steven Steve Kent (gitarra), Michael Fitzsimons (‘Micky
Written by
in