1986. urtearen amaieran, Brennan eta Pryorrek Link Records sortu

Written by

in

1986. urtearen amaieran, Brennan eta Pryorrek Link Records sortu zuten: Brennan diskoetxea kudeatzen gero eta lanpetuago ibilita, taldea berriz banandu zen. 1992an, Fitzek The Elite taldearekin kantu batzuk jo eta taldea eraberritu zuen, Bobby Moorerentzako laguntza kontzertu bat jotzeko —minbiziak jota hil berria zen—. Aurrerago, Brennanek Captain Oi! Records diskoetxe berria sortu zuen eta ez zen talde eraberrituan sartu. Taldekideak Micky Fitz kantaria, Steve Whale gitarra-jotzailea, Lol Proctor baxu-jotzailea eta Micky Fairbairn bateria-jotzailea ziren. Somewhere But Here single berria eta Keep The Faith disko berria argitaratu zituen 1994an. Mendebaldeko Europan zenbait bira egindakoan, 1994ko abuztuan jo zituzten lehen kontzertuak Amerikan. 1997an, The Truth, The Whole Truth eta Nothing But The Truth argitaratu zuten, Rancid eko Lars Frederiksenek ekoitzia. 2000. urtean, Dropkick Murphys ekin elkartu ziren Mob Mentality kaleratzeko. Estudioko azken disko No Mercy for You 2001ean argitaratu zen. Arrakasta handiena izan zuen kanta, England 5 – Germany 1 (2001ean Munduko Koparako sailkatzeko partida baten emaitzan oinarritua), Ingalaterrako futboleko ereserki bihurtu zen eta 2004ko EuroTrip nerabeentzako komedian ere agertu zen. Hainbat aldaketa egin arren, haien ospeak hazten segitu zuen.