Inflammable Material diskoan eragin handia izan zuen Ipar Irlandako istilu odoltsuen garaian taldekideak Belfasten hazi ozanaren esperientziak. Hala ere, hamahiru pistetatik sei bakarrik ziren zuzenean Ipar Irlandari eta egoera politikoari buruzkoak: Suspect Device , State of Emergency , Wasted Life , No More of That , Barbed Wire Love eta Alternative Ulster . Areago, Alternativa Ulster kantak ere, You got the Army on the street, and the RUC dog of repression is barking at your feet bezalako erreferentziak dituena (“Armada kalean duzu, eta RUC ko errepresioaren txakurra zure oinetan zaunka ari da”), 1970eko hamarkadaren amaieran nerabe aspertu bat izatean datza batez ere. Albumeko beste kanta bat, Johnny Was , Bob Marley and the Wailers taldearen kanta baten bertsioa da, kanta Belfasten kokatzeko egokitutako hitzekin.
Inflammable Material diskoan eragin handia izan zuen Ipar Irlandako
Written by
in