1981eko azaroan, Harry May lehen singlea kaleratu zuten: hiru

Written by

in

1981eko azaroan, Harry May lehen singlea kaleratu zuten: hiru hilabete baino gehiago eman zituen Erresuma Batuko Indie Chart zerrendan eta 13. postura iritsi. 1981eko amaieran banandutakoan, Kent, Cunningham eta Smithekin Q-Bow sortu zuten, baina Fitzek aurrera segitu zuen Pryor rekin, Graham Ball gitarran, Mark Brennan eta Steve Whale The Blackout taldetik hartuta eta John Fisher baterian. 1982ko urtarrilean zuzenean lehez aldiz jo zuen eta ondoren, Ball eta Fisher abiatutakoan, laukote gisa geratu ziren, The Blackout eko Kev Boyce baterian zela. Horrela, Smash the Discos EPa grabatu zuen: independenteen zerrendan hirugarren postura iritsi zen eta bira labur baten ostean, lehen disko Loud, Proud, and Punk grabatu zuten. Grabazioen masterrak galdu egin ziren, haien diskoetxearen eta estudioaren arteko desadostasunen ondoren eta diskoa berriz grabatu behar izan zuten, 1983ko maiatzean Suburban Rebels izenaz argitaratua. Beran diskoetxe Secret ek diskoa berriro nahastu zuen, beraiek jakin gabe eta diskoetxearen ekonomi zailtasunak albumaren promozioa mugatu zuen. Zapuztuta, banandu eta Chapter eta Sabre Dance iraupen laburreko taldeak sortu zituzten.